Bertso desafioa, Loiolako auzipetuen alde

Gabiriako taldean ariko diren hiru bertsolariak: Endika Igartzabal, Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz.
Gabiriako taldean Aratz Igarzabal Potto, Endika Igartzabal Anbu eta Gorka Maiz Paxtel ariko dira. Azpeitiakoan berriz, Beñat Lizaso, Leire Ostolaza eta Haritz Etxeberria Ministro. Gai jarzaile lanetan, Jokin Murua ariko da.
Saioa 21:00etan hasiko da, eta bertara joan nahi dutenek, aurrez eman behar dute izena, 636 458 884 telefono zenbakira deituta edo arigarzabal@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.
Isuna ordaintzen laguntzeko diru bilketa
Iazko otsailean epaitu zituzten bi gazteak, 2014an Loiolan egin zuten herri harresian ertzain bati “lesioak” egitea leporatuta. Epaileak 23.663 euroko isuna ezarri zien, eta gastuei aurre egiten laguntzeko kontu korronte zenbakia zabaldu dute Eleak eta Libre mugimendueek: ES 65 3035 0006 84 0060022507.












