Teknologiaren eta euskararen inguruko gogoeta dakar 'ZuTuberrak' antzezlanak
Eidabe antzerki taldeak ZuTuberrak lana eskainiko du, urtarrilaren 20an, Legazpin. ZuTuberrak, haurrei eta gazteei zuzendutako antzezlana da, eta euskararen eta teknologia berrien inguruko gogoeta egiten du. Eskenatokian, bi aktoreen lanaz gain, musika eta ikus-entzunezkoak erabiliko dituzte, Youtubeko egungo egoeratik abiatuta, fikziozko jolasetara jauzi eginez.
Emanaldia 18:00etan izango da, Latxartegi aretoan. Sarrerak 4 euroan jarriko dituzte salgai txarteldegian, 17:00etatik aurrera.