Udalek bost antzerki emanaldi antolatu dituzte haurrentzat
Zumarraga eta Urretxuko udalek haurrentzako bost antzerki emanaldi antolatu dituzte 2018rako. Guztiak Labeaga aretoan izango dira, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena ezik. Hau Ederrena pilotalekuan izango da. Pailazoek bi emanaldi egingo
Zumarraga eta Urretxuko udalek haurrentzako bost antzerki emanaldi antolatu dituzte 2018rako. Guztiak Labeaga aretoan izango dira, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena ezik. Hau Ederrena pilotalekuan izango da. Pailazoek bi emanaldi egingo dituzte: 16:30ean eta 18:30ean. Gainontzeko saio guztiak 17:00etan hasiko dira.
Lehenengoa otsailaren 18an izango da. Patata Tropikala taldeak Azken eguzkilorea lana antzeztuko du. Istorio honetako protagonista desagertutako lagunak aurkitzeko mitologian murgilduko den neska bat da.
Martxoaren 17an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Borobi-lean ikuskizuna eskainiko dute. Antzezlan hau bizikidetzari buruzkoa da.
Apirilaren 15ean Anita Maravillas eta Portal 71 taldeek Jon Braun lana antzeztuko dute. Antzezlan hau zoritxarren aurrean maitasunak ematen duen ausardiari buruzkoa da.
Urriaren 21ean Ganso y Cia taldeak Kaput antzezlana eskainiko du. Gerrei eta bere zeharkako eraginei buruzko komedia hunkigarri bat da.
Bukatzeko, azaroaren 26an Markeliñe taldeak Euria lana antzeztuko du. Maitatzen dugun norbait jada ez dagoenean gertatzen denari buruz hitz egiten dute lan honetan.
Pailazoen ikuskizunerako sarrerak 7 euro balio du. Gainontzeko saio guztietako sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai. Bonua erosteko aukera ere egongo da. 20 euro balio du eta pailazoen 16.30etako saiorako balio du. Haurrari laguntzaile batekin joateko aukera ematen dion bonuak 30 euro balio du. Bonu salmenta gaur hasiko da, Urretxuko kultur etxean: otsailaren 16ra arte, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.