Garindarrak 'Kontu kontari, kantu kantari' ariko dira bihar festetan
San Sebastian jaiak ospatuko dituzte larunbatean eta igandean Garinen. Igandean mendi lasterketa jokatuko da, Goierri Trail Koparako lehenengo proba puntuagarria
San Sebastian jaiak ospatuko dituzte larunbatean eta igandean Garinen. Igandean mendi lasterketa jokatuko da, Goierri Trail Koparako lehenengo proba puntuagarriaGoierriko festen egutegian Garingo San Sebastian jaiak dira lehenengoak. Larunbaterako eta iganderako ekitaldi ugari antolatu dituzte Garingo auzotarrek. Aurtengo festetako egitarauari erreparatuz gero, larunbat iluntzeko ekitaldira joaten da begia, Kontu kontari, kantu kantari saiora. Auzotarren elkarlanetik, euskaratik eta kulturatik sortutako egitasmo berria da, festetan kulturak ere lekua izan dezan, eta transmisioan bermatu dadin. Garinen hasi eta Beasaingo gainerako auzoetako festetara zabaldu nahi dute.
Irati Goikoetxea aurkezle dela, batetik, kantu kantari ariko dira garindar jatorria duten hiru belaunaldi desberdinetako zortzi emakumezko, Karlos Jimenez piano jotzailea lagun dutela: Izarra Asurabarrena, Feli Odriozola, Mari Jose Lasa, Libe Galparsoro, Axun Asurabarrena, Miren Asurabarrena, Ageda Aranburu eta Oihana Mendizabal.
Bestetik, Ekaitz Goikoetxea eta Iñaki Lasa kontu kontari ariko dira ipuinak kontatzen. Lasak Astako eta Otsako, Akuiluarena eta Sugeak behiari esnea; Goi- koetxeak, berriz, Txominen laguna. Lasaren gitarra soinuaz lagunduta, Gora baserritarrak bertsoak ere kantatuko dituzte Goikoetxeak eta Lasak. Irati Goikoetxeak hainbat poesia ere errezitatuko ditu. Ikuskizunaren amaieran, denen artean, Txoria Txori abestia kantatuz agurtuko dute ikuskizuna, hil berria den Joxan Artze poeta, letragile eta txalapartari handia omenduz.
Gainerako auzoak begira
Beasaingo gainerako auzoetako (Astigarreta, Arriaran, Igartza eta Ezkiaga) bizilagunak Garinen izango dira bihar, beraien auzoetako jaietan ere antzeko kultur ikuskizuna antolatu dezaten animatzeko.












