«Korrika ez da kirol soila; berria bezala uzten zaituen botika da»
Manu Unanue (Arama, 1963) herriko udaltzaina da orain 20 urtetik. Bere lanean egun onak eta txarrak daudela dio, «beste edozein lanbidetan ...
Manu Unanue (Arama, 1963) herriko udaltzaina da orain 20 urtetik. Bere lanean egun onak eta txarrak daudela dio, «beste edozein lanbidetan bezala». Arama, nahiz eta txikia izan, erosotasun guztiak dituen herria dela uste du, «herri handi baten ondoan eta hain gertu egonda» eskura baitute beharrezko dena. Korrika egitea da bere zaletasun handienetako bat. San Silbestre lasterketa batean hasi zen dena, eta ordutik korrika egiteak harrapatu zuen. Korrika ez dela kirol bat soilik uste du, «egun txar baten ostean berria bezala uzten zaituen botika da».
Zein zaletasun dituzu korrika egiteaz gain?
Eskulanak eta sukaldaritza.
Liburu bat.
Correr o morir.
Musika talde bat.
Mecano.
Abesti bat.
Lau teilatu.
Janari bat.
Arroza.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Mexiko.
Goierriko txoko bat.
Edozein mendi.
Amets bat.
Ehunmilak lasterketan parte hartzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire bi alabak.
Zeri diozu beldurra?
Egin behar dudan hura ondo ez ote zaidan aterako.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ingurukoak pozik ikusteak.
Gorroto duzuna.
Ahaztu egingo nuke.
Aramako alkate bazina…
Lan gehiago izango nuke.
Araman biziko ez bazina?
Urruti.