Lasok eta Albisuk handia egin dute
Pilotazaleen gogoan gelditzen den partida horietakoa jokatu zuten atzo Lasok eta Albisuk Tolosan, Olaizola eta Imazen kontra. 6-14 galtzen hasi baziren ere, partidari buelta ematea lortu zuten, 15-17 jarrita. Akats batzuk ere egin zituzten ordea, eta Olaizola berriz ere partidan sartuko zela zirudien, baina Lasok sekulako partida jokatu zuen, eta azkenenean, 20-22 irabazi zuten. Victor zuen bikotekide Jon Ander Albisuk, baina Unai Lasok ordezkatu zuen. Aurreladi nafarrak ausardia handiz jokatu zuen, eta Albisu sendo aritu zen atzean.
Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak iruditan laburbildu du atzoko partidak emandakoa: