Zulok jarraitzen du lider, baina gertu du Zintzharri taldea
Beasaingo Areto Futbol Txapelketako 12. jardunaldia jokatu dute asteburuan. Zulo taldeak jarraitzen du sailkapeneko lidertzan, 14 punturekin. Atzetik gertutik jarraitzen dio ordea Zintzharrik, puntu bakarrera baitago. Biek ere ez dute hutsik egin eta irabazi egin dituzte asteburuko partidak. Baita hirugarren tokian dagoen Aranek ere. Rhusbi Kattalin taldea berriz, laugarren postuan jarri da, asteburuan Koyoteri 8-0 irabazita.
Golegilerik onenaren zerrendari dagokionean, Arane taldeko Xabi Tapia dago buruan, 15 gol sartuta. Bere taldekide bat, Igoin Mendez dago bigarren, 11 golekin. Haien atzetik, hamarna dituzte Josu Urdangarinek (Kabka), Andoni Arruabarrenak (Kabka), Iker Gonzalezek (Rhusbi) eta Eneko Etxeberriak (Matxi).
ASTEBURUKO EMAITZAK
- Kilker 1 – 1 Txerkole
- Banba 2 – 7 Garaitezinak
- Zintzharri 3 – 1 Kabka
- Matxi 3 – 4 Zulo
- Arane 6 – 2 Jazpana
- Rhusbi 8 – 0 Koyote
- Jumanji 6 – 1 Antxusi