Donostiako Orfeoiak emango duen kontzertuko sarrerak agortzear daude
Larunbatean Lazkaoko Areria aretoan egingo du kontzertua Donostiako Orfeoiak. Sarrerak aurrez Lazkaoko udaletxean eros daitezke. 120 urteko ibilbidea osatu du jada OrfeoiakLazkaoko Areria aretoan eskaniko du kontzertua Donostiako Orfeoiak. Ekitaldia la...
Larunbatean Lazkaoko Areria aretoan egingo du kontzertua Donostiako Orfeoiak. Sarrerak aurrez Lazkaoko udaletxean eros daitezke. 120 urteko ibilbidea osatu du jada Orfeoiak
Lazkaoko Areria aretoan eskaniko du kontzertua Donostiako Orfeoiak. Ekitaldia larunbatean, urtarrilaren 27an izango da iluntzeko 20:00tatik aurrera.Sarrerak aurrez eros daitezke Lazkaoko udaletxean 20 euroan, edota egunean bertan 25 euroan. Erantzun ona espero da entzuleen aldetik, aurretiko salmenta emaitza ona ematen ari baita.
Lazkaoko emanaldiaren aurretik Madrilen izan da Donostiako Orfeoia. 2018an emango duten hirugarren kontzertua izango da Arerian emango dutena. Zuzendari lanetan Sainz Alfaro arituko da, eta Pedro Jose Rodriguezek lagunduko dio pianoan 210 abeslariren ahotsak josten.
Ibilbide oparoa
Donostiako Orfeoiak, sorkuntzatik hona, ospe handiko jaialdietan parte hartu du. Salzburgon, Rhinen, Luzernan, Parisko Saint Denisen eta Frantziako Orangeko Choregies edota Radio France et Montpeñierren.
Iaz bete ziren 120 urte Donostiako Orfeoia sortu zenetik. Geroztik, ehun obra sinfoniko-koral baino gehiagoko bilduma osatu dute. Baita sari bilduma oparoa ere, iazko AGFITEL fundazioak emandakoa esaterako.












