Goierriko hainbat herrik ekin diote dagoeneko Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketei. Pasa den asteburuan Idiazabalen, Mutiloan eta Zaldibian egin dituzte saioak. Datorren honetan berriz, 11 herritan egingo dituzte kanporaketak.Zaldibiako kanpora...
Mikel Saralegi-Jon Esnaola, eta Jon Ormazabal-Pello Garin, Idiazabalgo saiotik sailkatutako bi bikoteak.
Goierriko hainbat herrik ekin diote dagoeneko Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketei. Pasa den asteburuan Idiazabalen, Mutiloan eta Zaldibian egin dituzte saioak. Datorren honetan berriz, 11 herritan egingo dituzte kanporaketak.
Zaldibiatik sailkatutako seikotea.
Zaldibiako kanporaketak 21 bikote elkartu zituen ostiralean, Joxepanen. Hiru sailkatu dira Bergaran jokatuko duten Gipuzkoa mailako kanporaketarako: Jexux Jauregi
Altzo Txiki eta Joxi Etxeberria txapeldunak, Aitor Jauregi eta Mikel Luloaga txapeldunordeak, eta hirugarren gelditu ziren Juan Martin eta Jon Luloaga aita-semeak.
Mutiloako Txerri Gorri elkartean berriz, 16 bikote elkartu ziren. Iñaki Ugalde eta Joxemari Mujika izan ziren irabazleak; haiekin batera, Mila Aranburu eta Periko Agirre finalistak ere joango dira Bergarara.
Idiazabalgo Xume tabernan igandean egin zuten saioa. 12 bikotek hartu zuten parte eta Mikel Saralegi, Jon Esnaola, Jon Ormazabal eta Pello Garin sailkatu dira herrialde mailako kanporaketarako.
Asteburuan 11 herritan
Euskal Herriko Mus Txapelketak ez du etenik izango datozen asteetan. Asteburuan, 11 herritan egingo dituzte kanporaketak:
- Osteguna, 25: Legazpiko Karibe Zaharrean (22:00) izango da saioa.
- Ostirala, 26: Ataungo Pelotazale elkartean (21:30), Lazkaoko Gerrikon (22:00), Segurako Elorrin (22:00) eta Zumarragako Amalur elkartean (22:00) jokatuko dituzte.
- Larunbata, 27: Beasaingo Arranon (16:00) Ormaiztegiko Zipotz tabernan (16:00), Zeraingo Liztormendin (16:00), Itsasoko ostatuan (16:30), Ordiziako Herriko tabernan (17:00) eta Urretxuko Goierri elkartean (17:00).