Zaldibiako Beti Gazte Elkarteko bazkideek urteko batzarra dute bihar
Arratsaldean bi deialdi dituzte bihar Zaldibiako Beti Gazteko kideek urteko batzarrean parte hartzeko. Zaldibia bertako kultur etxeko bigarren solairuan izango dira bi zitak. Lehenengoa arratsaldeko 17:00ean hasiko da, eta bigarrena 17:15ean. Urteko ba...
Urteko batzarrera gerturatu ezin duen kideak eta aldi berean gertaturikoa jarraitu nahi duenak, badu bere ordez beste norbait bidaltzeko modua. Aurrez bulegoan ordezkapen orri bat eskuratzearekin nahikoa izango da, ohar bidez bazkide diren guztiei egin baitiete dei.
Landuko diren gaiak
Elkarteko kideek aurreko akta irakurriko dute lehenik eta behin. Bazkideren batek akta hori berreskuratu nahi izanez gero, bulegoan izango du eskuragarri. Beharrezkoa balitz, honen onarpena gauzatuko da.
2017. urteko kontuen aurkezpenarekin jarraituko dute kideek, eta hala badagokio, honen onartzea ere egingo da. Hauek ere aurrez eskuragarri leudeke bulegoan.
Behin aurreko kontuak gainbegiratuta, urte osoan gauzatu diren ekintzen laburpena egingo da.
Bazkideen kuotak hartuko dute memoriaren lekukoa, eta behin hau burututa, datorren urteari begira jarriko dira.
2018. urterako aurrekontuen eta aurre ikusten diren jardueren txostena egingo dira, eta azkenik eskari eta galderen txanda izango da.












