Ikerlan-beka proiektuak eta iazko lana aurkeztuko dituzte gaur
XVIII. Gerriko Ikerlan-bekara aurkeztu diren proiektuen nondik norakoak azalduko dituzte Lazkaoko udaletxeko areto nagusian. Aurkeztu diren lan desberdinez gain, aurreko edizioko bekaren emaitza ere erakutsiko dute 20:00etan, liburua aurkeztuz.Ikerlan-...
Ikerlan-beka aurrera ateratzen, Gerriko Kultur Elkarteaz eta Lazkaoko Udalaz gain, Maizpide euskaltegiak eta Euskal Herriko Unibertsiateak ere parte hartzen dute.
Esleipena martxoaren 16an emango dute jakitera eta hautaturiko proiektuak 7,000 euroko diru laguntza jasoko du. Behin hau onartuta, urtebeteko epea izango du ikertzaileak lana osotasunean amaitzeko. 2019ko martxo erdirako amaitu beharko dituzte lanak alegia.
Iazko bekaren fruitua
Aurreko edizioko ikerketa lanaren ondorio den liburua ere xehetuko da gaurko aurkezpe-nean, gazteen sormen emozionalari buruzkoa.
Liburua eta proiektua aurrera atera dutenak Goretti Soroa, Aitor Aritzeta eta Nekane Balluerka dira.
Lau zatitan banatu dute sormen emozionalean oinarritutako lan hau. Hasteko,alor teorikoa jorratzen dute, emozioak eta sormena tarteko direla. Ondoren, esku-hartze programa zehazten dute, eta honek hartzaileetan izan duen eragina. Azkenik, ondorio eta proposamenak garatzen diztute.












