Starblues eta Nazarenos del Norte taldeen kontzertua bihar Ordizian
MUSIKA // Badatoz berriro ere Ordiziarockeko ekintzak. Urtea hasi besterik egin ez denean, kontzertua antolatu dute biharko Ordiziako Plaza Nagusian. Goierriko bi talde entzuteko aukera egongo da, Starblues batetik eta Nazarenos del Norte bestetik. K...
Badatoz berriro ere Ordiziarockeko ekintzak. Urtea hasi besterik egin ez denean, kontzertua antolatu dute biharko Ordiziako Plaza Nagusian. Goierriko bi talde entzuteko aukera egongo da, Starblues batetik eta Nazarenos del Norte bestetik.
Kontzertuari 20:00etan emango diote hasiera. Herritar guztiak gonbidatuta daude eguraldi txarrari musikarekin dantzan aurre egitera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.