Asisko Urmenetaren liburuaren aurkezpena otsailaren 3ra atzeratu da
Asisko Urmeneta komikilari nafarrak ezin izan du Lazkaon gaur 11:00etan zuen hitzordua bete, gaixotasun bat tarteko. Gerriko kultur elkarteak eta gazte asanbladak gonbidatuta, Urmeneta ‘Eusklabo alaiak’ bere azken komiki liburua aurkeztekoa zen Lazkaoko kultur etxean goizeko 11:00etan, baina saioa bertan behera geratu da.
Azken orduko kontua izan denez, ehun-bat lagun inguratu da kultur etxeko sarrerara eta bertan jaso dute gorabeheraren berri antolatzaileen eskutik. Bertan jakinarazi zaie, halaber, Asisko Urmeneta hurrengo larunbatean, otsailaren 3an, etorriko dela Lazkaora. Hitzordu berria kultur etxean izango da, 10:30ean.