Ezkiotarrak bere herriaren etorkizuneko ildo nagusiak zehazten hasi dira
Ezkio bere etorkizunari begirako hausnarketa prozesuan murgilduta dago, eta herritarrak batzarretan ari dira elkartzen etorkizun hori zehazte aldera. Lehen batzarra joan den asteburuan egin zuten, eta gaur dute bigarrena. Ezkiotarrak udaletxean elkartu dira goizean goiz, eta batzarrari denak elkartuta hasiera eman eta gero, taldetan banatu eta zazpi gai edo ildo nagusiren inguruan kokatu dute eztabaida: auzolana, genero berdintasuna, ekonomia, natura, hizkuntza, belaunaldien arteko hartu-emanak eta komunitatea.