Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko ditu, erabakitzearen aldeko arrazoiez betetako 201,9 kilometroko sarea osatuz
Donostian egindako ekitaldian, eta zuzenean streaming bidez emitituta, Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatu duen giza katearen berri eman du, “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena” izango dela iragarriz.
Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko dituen giza katea izango da, 201,9 kilometroko sarea osatuko duena. 2014an Durango eta Iruñea lotuz egin zen giza katea baino luzeagoa izango da, 75 kilometro gehiagokoa, eta orduan ez bezala, oraingoan hiriburuak zeharkatuko ditu, jende gehien bizi diren eremuak alegia. Hori dela eta, herri askotako jendea, goierritarrak kasu, mugitu egin beharko dira. Herri bakoitzak izango du bere eremua giza katearen ibilbidean.
Giza katean parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, Gure Esku Dagoren webgunean edo herri bakoitzeko batzordeetan. Izena ematean 5 euro ordaindu beharko dira, eta trukean zapi zuri bat jasoko da. Zapi horretan, erabakitzeko eskubidearen alde zergatik dagoen idatzi beharko du norberak, horrela egun horretan erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiez beteriko katea osatzeko.
Aurkezpenean Gure Esku Dagoren bozeramale Anjel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek ekainaren 10eko giaz katean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.