Aspegi, Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak egin dio aitortza
Aspegi elkarteak izendatu ditu Gipuzkoako aurtengo enpresari eta enpresa zuzendari onenak: Lazkaoko Iztueta baserriko Maria Jesus Insaustik jasoko du enpresariaren saria, eta Mendaroko DPM Desarrollos Mecanicos de Precision, S.A. enpresaren zuzendari orokorra den Alicia Gomez Legorburuk bigarrena, enpresa zuzendariarena. Emakume profesional eta enpresarien papera aitortu nahi duten sariak dira hauek. Hirugarren edizioa dute aurten.
Maria Jesus Insausti lazkaotarraren izendapena arrazoitzeko, honakoak zerrendatu ditu Aspegi elkarteak besteak beste: “lehen sektorearekin duen konpromezua eta partaidetza aktiboa”, “errespetu, jasangarritasun, berdintasun eta jarduera konstanteko balioak” eta “tradizioa eta teknologia berrien arteko oreka”.
Sari banaketa ekitaldia martxoaren 1ean egingo da Donostiako Aquariumean.