Oier Ariznabarretak eta Izaro Rubiok irabazi dute Idiazabalgo 38. Herri Krosa
Oier Ariznabarreta (32:22) durangarra eta Izaro Rubio (38:38) ordiziarra izan dira, Idiazabalgo 38. Herri Kroseko garaileak. Rubiok gainera, urte batzuk lehenago emakumezkoen kategorian, berak ezarritako marka hobetzea lortu du. Haien atzetik sartu dira helmugan, iazko txapelduna Aitor Mimentza elorriotarra, eta Gorka Satrustegi ordiziarra. Emakumezkoen artean aldiz, Marisol Ramos ordiziarra izan da bigarrena eta Irene Sanzberro irundarra berriz hirugarrena. Idiazabaldarren artean azkarrenak, Nazaret Aierra eta Harkaitz Ruiz izan dira. Gaur goizean burutu dute lasteketa eta 525 pertsonak parte hartu dute.