Chupa Chups neska taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa
Lucia Garmendia, Paula Adanez eta Nahia Izagirreren Chupa Chups taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa. Finala igandean jokatu zuten eta irabazleekin batera beste zazpi taldek parte hartu zuten: Hegazti taldea (Leire
Lucia Garmendia, Paula Adanez eta Nahia Izagirreren Chupa Chups taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa. Finala igandean jokatu zuten eta irabazleekin batera beste zazpi taldek parte hartu zuten: Hegazti taldea (Leire Larrea, Izaro Paredes, Eider Tome), Reala (Manex Larrañaga, Imanol Inza, Gorka Murua), LOLPG (Garazi Huebra, Oihane Lopez, Maddi Bilbao), Pakito txokolatero (Beñat Aiastui, Oier Mujika, Egoitz Torres), Bi gizon eta erdi (Oier Ibarluzea, Unax Babarro, Oier Urkiola), Hiru Mariak (Jone Ibañez, Haizea Baron, Maren Perez), eta Guligus taldea (Malen Etxaniz, Aitana Lizarraga, Ibone Cecilio).
Bigarren postua Bi gizon eta erdi taldeak eskuratu zuen, irabazleengandik puntu gutxira. Hirugarren Hegazti taldea sailkatu zen eta laugarren Reala. Azkeneko ariketa erabakiorra izan zen. Aurtengo edizioan hiru laguneko 45 taldek parte hartu dute. Sari banaketaren ondoren, parte hartzaile guztiek merienda egin zuten.
Beti bezala, Mingainluze lehiaketaren ondoren, Trebezia lehiaketa egingo dute. Mingainluze Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrentzat da eta Trebezia lehiaketa, berriz, txikiagoentzat. Aurki irekiko dute izen-ematea. Saioak martxoko lehen hiru asteburuetan izango dira ziur aski.