
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute asteburuan Beasaingo Arrano elkartean. Sei bikotek parte hartu dute, eta Unai Goikoetxea eta Mikel Mungia izan dira irabazleak; finalean Joxe Arotzena eta Bixente Apalategi izan zituzten aurkari.
Goikoetxea eta Mungia, Bergaran jokatuko den Gipuzkoa mailako kanporaketarako sailkatu dira.