Asisko Urmenetaren liburu aurkezpena astebete atzeratuta
LAZKAO // Joan den larunbatean egitekoa zen Asisko Urmenetaren azken lanaren aurkezpena astebete atzeratu dute. Komikilari nafarrak ezin izan zuen larunbateko hitzordura agertu, eta ondorioz, otsailaren 3an egingo du azken lanaren aurkepena. Lazkaoko k...
LAZKAO // Joan den larunbatean egitekoa zen Asisko Urmenetaren azken lanaren aurkezpena astebete atzeratu dute. Komikilari nafarrak ezin izan zuen larunbateko hitzordura agertu, eta ondorioz, otsailaren 3an egingo du azken lanaren aurkepena. Lazkaoko kultur etxeko erakusketa aretoan jardungo da Eusklabo alaiak komiki-albumaren inguruan. Aurrez hitzartu bezala, solasaldia ere eskainiko du Urmenetak.