Beasaingo binakako pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea zabalik
Beasaingo eskuz binakako IX. Pilota Txapelketa Herrikoia antolatzen hasi dira dagoeneko antolatzaileak eta izen ematea zabalik dago, otsailaren 5era arte. Arrano tabernan eman behar da izena, bikoteko 20 euro ordainduta. Izena ematerakoan izen-abizenak...
Beasaingo eskuz binakako IX. Pilota Txapelketa Herrikoia antolatzen hasi dira dagoeneko antolatzaileak eta izen ematea zabalik dago, otsailaren 5era arte. Arrano tabernan eman behar da izena, bikoteko 20 euro ordainduta. Izena ematerakoan izen-abizenak, ezizena, telefono zenbakia whatssaparekin eta kamisetaren neurria zehaztu behar dira.
Partidak Gernika Pasealekuko pilotalekuan jokatuko dira eta finala jaietan. Lehenengo lau bikoteentzako izango dira sariak. Irabazlearentzat Kattalin erretegian bazkaria, txapela eta garaikurra; bigarrenarentzat Kattalinen bazkaria eta garaikurra; hirugarrenarentzat Kattalinen bazkaria; eta laugarrenarentzat, bi sagardo eta bi txakolin kaxa.












