Euskararen erabilera bultzatzeko jolasak Sorgintxulorekin Legazpin
Haurrek izena otsailaren 1era arte eman ahal dute eskoletan
Sorgintxulo aisialdi taldeak jolasak egingo ditu Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailako haurrentzat datorren larunbatean, otsailak 3. Domingo Agirre eskolako frontoian elkartuko dira 17:00etan. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 1era arte izena eman ahalko dute eskoletan bertan. Haur eta gaztetxoen aisialdian euskara bultzatzeko programaren baitako ekintza da, Legazpiko Gazteria zerbitzuak antolatutakoa. Jolasak Laubide auzoan egingo dituzte, euskararen erabilera auzoan zabaltzeko asmoz. Izan ere, azken neurketan bertako erabilera %10era ez zen iritsi eta Legazpiko herrigunean %34koa izan zen.