Bertsomovieda lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan da
Bertsomovieda lehiaketaren 7. edizioa martxan da dagoeneko. Apirilaren 9tik 20ra zabalduko dute lanak aurkezteko epea, baina orain ideiak landu eta bideoak egiten hasteko garaia da. Aurreko edizioetan bezala, irudiz hornitutako bertso sortak, bertsoklipak edota irudiak eta bertsoak uztartzen dituzten bestelako lanak hartuko dituzte. Gutxienez 7 segunduko lanak izan behar dute, eta taldeka nahiz bakarka egin daitezke.
Sariei dagokionean, 2.500 euro banatuko dituzte guztira. 1.000 euroko sari nagusia, 500eko ikusleen saria, 200 euroko aipamen bana, eta bertsorik onena dituen lanarentzako 250 euroko saria. Gazteen atala ere izango dute, eta 300 euro jasoko ditu irabazleak.
Araudi osoa eta aurreko urteetako lanak bertsomovieda.com webgunean daude ikusgai.