Fronte batek hotza eta elurra ekarriko ditu
Frontea, hotza eta elurra. Negu beteko giroa izango da atzera datozen egunetan. Frontea etorriko da bihar eta tenperaturek behera egingo dute. Prezipitazioak ere iragarri dituzte, euri edo txingor moduan hasieran, eta elur modura gero. Eguerdian 700-800 metro artean kokatuko da elur maila, baina gauerako 400-600 metrora jaitsiko da, eta ekaitz guneetan, beherako ere zuritu dezakeela ohartarazi dute. Litekeena da beraz ostiralean Goierriko hainbat herri zurituta esnatzea.
Ostiralean ez du hobera egingo eguraldiak. Elur maila 300-400 metroan kokatuko da goizean. Arratsaldean gora egingo du, 500-600 metrora arte. Zeropeko tenperaturak ere egin ditzake.