Aurrera doa Euskal Herriko Mus Txapelketako lehenengo fasea eta Goierriko herri gehienetan dagoeneko egin dituzte kanporaketak; aukeratu dituzte otsailaren 24an Bergaran (Gipuzkoa) jokatuko den finalerako ordezkariak. Beasaindik, Unai Goikoetxea eta Mi...

Altzagako kanporaketan parte hartutako muslariak. Mitxel Arizkorreta eta Ibon Zarrabeitia izan dira irabazleak.
Aurrera doa Euskal Herriko Mus Txapelketako lehenengo fasea eta Goierriko herri gehienetan dagoeneko egin dituzte kanporaketak; aukeratu dituzte otsailaren 24an Bergaran (Gipuzkoa) jokatuko den finalerako ordezkariak. Beasaindik, Unai Goikoetxea eta Mikel Mungia bikotea joango dira, finala Bixente Apalategiri eta Joxe Arotzenari irabazita. Seguratik, hiru bikote joango dira: Alex Anduaga eta Xanet Imaz, Iker Aizpeolea eta Beñat Elortza eta Arkaitz Sudupe eta Iñaki Garaialde. 20 bikotek hartu zuten parte Segurako kanporaketan.
Ataundik beste bi bikote sailkatu dira finalerako: Jon Urteaga eta Iñaki Urdangarin batetik, eta Koldo Zaldua eta Joxan Goikoetxea bestetik.
Legazpin Joseba Gabilondok eta Joseba Telleriak irabazi zuten herriko kanporaketa, eta beraiek lortu dute Gipuzkoako finalerako txartela.
Olaberriatik bi Jokin joango dira Bergarara, Ugartemendia eta Arratibel. Urretxutik Jon Imaz eta Julen Etxeberria sailkatu dira;

Lazkaotik sailkatutako bi bikoteak.
Zumarragatik Andoni Martinez eta Eneko Salvador; eta Itsasotik Xabier Elgarresta eta Aitor Salutregi.
Lazkaon 16 bikotek hartu zuten parte eta bi bikote sailkatu ziren finalerako. Iñaki Oses eta Arkaitz Gorostizu, eta Jon Aizpurua eta Aitor Sarriegi.
Ormaiztegiko kanporaketa Txomin Leturia eta Aron Ueda bikoteak irabazi zuen. Zeraingoa, berriz, Enetz Olanok eta Josu Etxezarretak irabazi zuten.
Eta Altzagan, Mitxel Arizkorreta eta Ibon Zarrabeitia izan dira irabazleak; finalean, Xabi Orbegozo eta Iker Mitxelena izan zituzten aurkari.
Asteburuan beste hiru saio
Datorren asteburuan Euskal Herriko Mus txapelketako beste hiru kanporaketa jokatuko dira Goierrin. Batetik, Gabirian, ostiralean, 21:00etan, herriko Ostatuan. Larunbatean, berriz, Itsasondoko Kaxintane tabernan, 16:00etan, eta Beasaingo Arriaranen, 16:30ean, Intxaurpe elkartean.
-
-
Ataungo kanporaketa
-
-
Beasaingo kanporaketa