Binakako txapelketako partida jokatuko da Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Urrutikoetxea-Untoria eta Altuna III.a-Martija bikoteek dute hitzordua larunbatean. Material aukeraketa burutu dute, eta gustura gelditu dira bi bikoteak aurkitu dutenarekin. Hamaikagarren jardunaldia da asteburukoa, beraz launa partida dituzte pilotariek finalerdietarako ligaxkarko pausua emateko.
Jokin Altuna eta Julen Martija bigarren postuan dira sailkapenean, 6 garaipenekin. Bikote gaztea da Aspekoa eta azken bi norgehiagokak galdu arren, maila ona erakusten ari dira txapelketan. Mikel Urrutikoetxeak bere aldetik, Alvaro Untoriarekin jokatuko du bigarrenez. Zaratamoko aurrelariak hirugarren atzelaria du errioxarra, eta azken hiru jardunaldietan punturik batu ez badu ere, larunbateko aurkariek baina puntu bat guxtiago besterik ez du. Sailkapenean bosgarren postuan daude Asegarcekoak, ondorioz, asteburuko emaitza erabakigarria izan liteke aurrera egiteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.