San Prudentzio jaiak antolatzeko lehen bilera gaur izango da
LAZKAO // Udalak 2018ko apirilean ospatuko diren San Prudentzio festetako lehen batzarrera deitu ditu lazkaotarrak. Herriko talde guztiei, eragile zein norbanakoei zuzendu zaie Lazkaoko Udala gaurko hitzordurako, 18:30ean. Bertaratzen diren guztien pro...
LAZKAO // Udalak 2018ko apirilean ospatuko diren San Prudentzio festetako lehen batzarrera deitu ditu lazkaotarrak. Herriko talde guztiei, eragile zein norbanakoei zuzendu zaie Lazkaoko Udala gaurko hitzordurako, 18:30ean. Bertaratzen diren guztien proposamenak jasoz eta landuz emango zaio hasiera San Prudentzio jaien antolaketari. Bilera udaletxean bertan egingo da.