Javier De Andres eta Aitor Aldasoro.
Javier De Andres, Espainiako Gobernuaren Ordezkaria Beasaingo tren geltokian izan da gaur goizean, Aitor Aldasoro alkatearekin eta EAEko Renferen Aldirietako kudeatzailearekin batera, geltokiaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko egindako lanak ikusten.
650.638,82 euroko inbertsioa egin dute, lurrazpiko pasabidean bi igogailu, andenaren altuera igotzeko eta led argiteria jartzeko. De Andresen esanetan, «lan horiei esker, eguneroko 2.100 erabiltzaileren irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu dira». Aitor Aldasoro alkatea ere gustura gelditu da egindako lanekin.
Inbertsio gehiago Goierrin
De Andresek gogoratu duenez, 2016 eta 2017 urteetan, 4.702.700. euro erabili dira Bizkaia, Araba eta?Gipuzkoako hainbat geltoki egokitzeko. Zumarragan esate baterako, 908.000 euroko inbertsioa egin dute. Aurten, berriz, Legazpiko eta Ordiziako lanak egingo dituzte.