Duela hiru urte abiatu zuten programa adinekoei ingurune lagunkoiagoa eskaintzeko
La Caixaren Gizarte-Ekintzak 2.500 euro eman berri dizkio Legazpiko Udalari Lagunkoia proiektuan inbertitu ditzan. Diru laguntza emateko ekitaldia udaletxean egin zuten eta bertan izan ziren Legazpiko alkate Koldobike Olabide, Jabier Iraeta gizarte zerbitzuetako zinegotzia eta Lurdes Garcia arloko udal teknikaria. La Caixaren aldetik Gipuzkoako La Caixako arduradun Estibaliz Areitio eta Legazpiko bulegoko burua egon ziren, Leire Olaetxea.
Hiru urte dira Legazpiko Udalak Lagunkoia programa martxan jarri zuela. Zahartzaroari lotutako gizarte proiektua da non sektore publikoaren, pribatuaren zein sozialaren parte hartzea bultzatu nahi den, beraientzat ingurua gero eta lagunkoiagoa izan dadin.
Legazpiko Udalean egindakoaren diagnosia egin dute eta egiteko dagoenaren lanketa egiten ari dira orain. Olabide alkateak La Caixako ordezkariei emandako diru laguntza eskertu zien ekitaldian.