Indarkeria matxista izango dute hizpide Gabirian bihar
GABIRIA // Indarkeria matxistak mila aurpegi izeneko hitzaldia antolatu dute Gabirian bihar, 18:00etan. Emagin elkarte feministako Idoia Aranbarri izango da bertaratzen direnen gidari. Gabiriako gazteen ekimenez elkarte feminista bat osatzea pentsatu z...
GABIRIA // Indarkeria matxistak mila aurpegi izeneko hitzaldia antolatu dute Gabirian bihar, 18:00etan. Emagin elkarte feministako Idoia Aranbarri izango da bertaratzen direnen gidari. Gabiriako gazteen ekimenez elkarte feminista bat osatzea pentsatu zuten, berdintasunaren alde borrokatzeko, eta plazaratutako ideietako bat da honakoa. Bestetik, gaia gehiago lantzeko asmoz, berdintasunaren aldeko batzorde irekia egingo da otsailaren 13an, 18:00etan.