Aritz Elustondok 2022ra arte jarraituko du Realean
Realak 2022. urtera arte luzatu dio kontratua Aritz Elustondo jokalari beasaindarrari. Indarrean zuen kontratua 2020ko ekainean zen bukatzekoa, eta klubak beste 2 urtez luzatzea erabaki du.
Elustondo “oso gustura” agertu da bere “bizitzako klubean kontratua luzatu” duela eta. “Eskertzen da nigan duten konfiantza. Lanean jarraitu behar dut ahalik eta hobekien jokatzeko”.