Ijitoen festa gozoa Itsasondon
Eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, Ijito Eguna ospatzen ari dira gaur Itsasondon. Kaleko giroa ikusita, aterpean elkartu dira haur eta gurasoak. Bizi-Nahi elkartean bildu eta ijito besoak egin dituzte aurrena, eta ondoren merienda egin dute. Iluntzean, lapiko hotsek lagunduta aterako dira berriz kalera, eta ondoren, afaltzeko bilduko dira berriz ere.
Kaldereroen festari jarraiki, Itsasondon 2005. urtean hasi ziren festa hori ospatzen. Itsasondoarrei ijitoak esaten diete, eta horregatik jarri zioten izena. Lehen urteetan festa inprobisatua izan bazen ere, urtez urte indarra hartzen joan da ospakizun hori.