Amaiur Mariezkurrenak lau domina eskuratu ditu eta Ander Zurutuzak bat. Gainerako igerilariek marka pertsonalak hobetu dituzte.
Igartza Txindoki Tim talde igerilariek lan ona egin dute Azpeitian jokatutako 39. Gipuzkoako Eskolarteko Igeriketa txapelketan.
Irati Odriozolak 100 eta 200 metro libreetan, 5 eta 3 segundoan hobetu zuen bere marka pertsonala, eta
Maddi Ortegak, 6 eta 2 segundoan.
Urko Murielek 100 eta 200 metro bizkar estiloko markak 5 segundoan hobetu zituen.
Julen Manzanok, berriz, 400 eta 100 metro librean, 16 eta 10 segundoan.
Joseba Llorentek ere bere denbora hobetu zuen 100 m bular estiloan eta 200 metro estilo libre.
Leire Berbelek 100 metro bizkar estiloan 1:28:13 denbora egin zuen eta 5. postuan gelditu zen sailkapenean, Euskadiko minimatik 2 segundora; 200 metro bizkar estiloan, berriz, 3:09:55 denborarekin, zazpigarren postua eskuratu zuen.
Ander Zurutuzak brontzezko domina lortu zuen 100 metro bular estiloan, 1:32:04 denborarekin, eta 200 metroan, 5. postua.
Amaiur Mariezkurrenak hiru zilarrezko domina eskuratu zituen 200-400 y 800 metro estilo librean, eta urrezko domina bat 100 metro estilo librean, 1:13:6 denbora eginez. Lau probatan Euskadiko txapelketarako minimak lortu zituen Mariezkurrenak.