Lehenengo 'inautloia' egingo dute bihar arratsean Itsasondon
Itsasondoko Urkipe herri eskolako haurrek ideia polita izan dute inauterien bueltan. Izan ere, lehenengo duatloia egingo dute bihar, osteguna, 14:00etan hasita. Baina ez da ohiko duatloia izango. Herrian ikusmira sortzea espero dute, Ostegun Gizen egun...
Duatloia’ inautloi’ bihurtuz
Benetako duatloia antolatzeko ideiarekin hasi baziren ere, horrek lan handia suposatuko zuela ikusita, inauteriak ospatzen ari diren aste honetan, duatloia egin beharrean inautloia egitea pentsatu dute Itsasondoko herri eskolakoek. Egiazko duatloi baten figurazioa izango da inautloia eta ohiko dutloi batean dauden pertsonaia guztiak ere izango dituzte; korrikalariak, animatzaileak, medikuak, udaltzainak, sari banatzaileak eta kazetariak beste beste.
Eguraldiak laguntzen badu, herriko plazan egingo dutela jakinarazi dute eskolakoek.Eguraldia txarra bada, pilotalekuan egitea pentsatu dute.













