Iñaki Azurmendi eta Jon Rekondo Iker Vicente eta Ruben Saralegiren aurka lehiatuko dira. Emakumezkoetan Irati Astondoa, Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo ariko dira. Harrijasotzen, berriz, Imanol Illarramendi.
Igandean, 12:00etan, Beasaingo Antzizar kiroldegian, punta-puntako herrrik kirol jaialdia izango da. Martxoaren 4an Azpeitin jokatuko den gizonezkoen Urrezko binakako aizkolari txapelketako, emakumezkoen banakako txapelketako eta harrijasotze txapelketako finalistak erabakiko diren hiru saio.
Beasainen hirugarren urtez jarraian antolatu dute Urrezko Aizkorako kanporaketa, Beasaingo Udalak herri kirolak bultzatzeko konpromisoa hartua du eta. Aurtengo saioan gainera, herriko aizkolaria izango da protagonistetako bat:
Iñaki Azurmendi arriarandarra.
Jon Rekondo leitzarrarekin osatuko du bikotea. Beste bi nafar gazteren aurka lehiatu beharko dira, finalerako txartela lortzeko lehian:
Iker Vicente otsagabiarra eta
Ruben?Saralegi errazkindarra.
Aurten lehenengo aldiz emakumezkoen txapelketa ere jokatzen ari da eta hiru emakumezko ariko dira nor baino nor Beasainen:
Irati Astondoa zeanuritarra,
Maika Ariztegi iturendarra eta
Nerea Sorondo beratarra.
Hirugarren lehiaketa bat ere izango da: harrijasotze txapelkte.
Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra saiatuko da finalerako txartela lortzen.
Sarrerak
Sarrerak 15 euro balio du eta Besaingo Udalaren laguntzari esker, 18 urtetik beherakoek dohainik izango dute sarrera. Igandean bertan, 16:00etan,?Euskal Telebistako lehenengo kateak eskainiko du Beasaingo saioa.