Goierriko inauterien egun handia
Goierriko ikastetxeetan gaur dute inauterien egun handia. Eguraldia dela eta, kalejira gehienak bertan behera gelditu dira, eta aterpean egin dituzte ikuskizunak, guraso eta senideen aurrean. Euskal inauteriak izan dira nagusi, baina denetariko mozorroak ikusteko aukera izan da gaur ere, umeek osatu duten ikuskizun koloretsuan.
Irudietan, Beasain, Idiazabal, Gabiria, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Sgura, Urretxu-Zumarraga, Zaldibia eta Zegamako argazkiak ikus daitezke, besteak beste.