Hartza Aizkorrin da atzera
Aizkorrin bizi den Segurako Hartza atzo arratsaldean izan zen herrian, Inauteri ostirala girotu eta herriko haurrak harrapatzen eta uxatzen kalez kale ibiltzen. Hartzari, hartzazainari eta uxatzaileei Errementariko ferratokian harrera egin ondoren, txistulari, trikitilari, jorrai dantzari eta herritar mozorrotuen konpainiarekin iritsi zen hartza plazara. Herriko jira amaituta eta dantzarien emanaldiaren ondoren, Aizkorrira eraman zuten atzera.
‘Hartzaren esnaera’ izeneko ekitaldia debekatu egin zuten 36ko gerraren ondoren, eta orain urte batzuk berreskuratzea erabaki zuen Segurako Elorri elkarteak. Negua lo pasa ondoren, eta udaberriaren etorrerarekin hartz-zulotik ateratzen da hartza –Martxoan irteten da hartza leizezulotik, dio esaera zaharrak–, eta neguaren amaiera eta izadiaren berpiztea irudikatzen du