Ostadar dantza taldeko kideak, gaur goizean, euskal inauteri herrikoiean.
Eguraldi hotz eta euritsuari aurre eginez, Beasaingo Ostadar dantza taldeak urteroko euskal inauteri herrikoia ospatu du gaur goizean. Ezin izan dute kaleko desfilea egin, eta Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plazapean egin dute Euskal Herriko txoko desberdinetako inauteri dantzen erakustaldia. Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzez janztea da Ostadarren ekintza honekin duen helburua.