Izartxo aisialdi taldearen desfilea, gaur arratsaldean, Beasainen.
Beasaingo La Salle San Jose ikastetxeko Izartxo Aisialdi Taldeko Inauteri taldeak ‘Izar-air’ gaiari lotuta ospatu du inauteri larunbata. Hegazkinlari edo abiadorez mozorrotu dira 500dik gora lagun, eta Beasaingo kale nagusiak dantzan eta koreografiak eginez zeharkatu dituzte. Aurten eguerdian eman diote hasiera festari, ikastetxean bertan egin duten bazkariarekin. Hori izan da aurtengo berrikuntza.