Lurra eta elurra, herri inauterian
‘Arizkungo sagar dantza’ herri inauteria Urretxuko baserrietara eraman dute gaur goizean Lurra dantza taldekoek. Jose Mari Lasa eta Iparragirre plazak lotu ondoren, udaletxe aurrean egin duten lehen dantza 09:15ean, eta
‘Arizkungo sagar dantza’ herri inauteria Urretxuko baserrietara eraman dute gaur goizean Lurra dantza taldekoek. Jose Mari Lasa eta Iparragirre plazak lotu ondoren, udaletxe aurrean egin duten lehen dantza 09:15ean, eta handik baserrietara abiatu dira. Honako ibilbidea osatu dute: Etxaburu, Erratzu, Zuloaga, Mendizabal, Beibakar, Zabaleta, Iturbe beheko, Agerre, Sta Barbara eta Ipeñarrieta. Giro hotz eta umelarekin aritu dira erronda egitean, eta elurra –zelaiak zuri daude oraindik– ere ez dute urruti izan.
Lurra dantza taldekoak 1990ean hasi ziren –29. ekitaldia dute aurtengoa– mozorroa soinean jantzi eta Euskal Herriko inauteri ezberdinak jendeari erakusten. Hasierako urteetan, asteartez ospatzen zuen inauteria Lurrak, eta 1995ean, larunbatez mozorrotzen hasi ziren. Santa Barbara inguruko baserrietan egin ohi dute erronda, eguerdi aldera arte. Dirurik ez dute eskatzen, jana baino ez. Etxeko jakiak jasotzen dituen trukean (sagarrak, arrautzak, gazta…). Dantza saio bat egiten dute baserri bakoitzaren atarian, eta bertakoekin berriketan ere aritzen dira.