Muslariak, gaur arratsaldean, Argi elkartearen ondoan dagoen Urdaneta ikastetxean musean jokatzen.
Argi Berri elkarteko 41. Mus Txapelketa jokatzen ari dira oraindik ere Ordizian. 121 bikotek eman dute aurten izena –iaz 94 izan ziren–, eta muslarien artean tiradizo handia duen txapelketa dela argi uzten du kopuru horrek. 16:30ean egin duten bikoteen zozketa, eta 19:00etan, artean, final hamaseirenak jokatzen ari ziren. Gauean, 22:00ak aldera, jakingo da bikote irabazlearen izena (1.500 euro eta txapelak). Lehen sailkatuek, gainera, Espainiako Museko Mastersean parte hartu ahal izango dute.
Gipuzkoako txoko ugaritatik etorri dira muslariak Ordiziara. Bikote gehienak Ordiziakoak izan dira (25), Beasaingoak 10, Donostiatik eta Lazkaotik 7na bikotek eman duten izena eta Zaldibiatik seik. Nabarmenentzeko Nafarroako Sakanatik etorritako muslari bikoteak, 9 guztira (Etxarri-Aranaztik 4, Arbizutik 2, eta Unanuatik, Lakuntzatik eta Bakaikutik bana). Joseba Ezkurdia pilotari profesional arbizuarra zen tartean. Iruñetik eta Isparterretik (Bizkaia) ere bikote bana izan da Ordizian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.