Ordiziako Basoa Banaketakek 85 eta 79 galdu zuen Modragon Unibertsitatea taldearen aurka
Ordiziako Basoa Banaketak saskibaloi taldeak ezin izan du aurreko asteburuko joko ona berretsi eta porrotarekin bueltatu zen Arrasatetik, 85-79 galdu baizuen Modndragon Unibertsitatea taldearen aurka.
Partida oso gaizki hasi zuten ordiziakoek. Lehenengo minutuetan 9-0, aurretik jarri ziren arrasatearrak. Goierriko mutilek, ez zuten beren jokoa egiten lortzen eta defentsan ere ez ziren odso fin hasi. Arrasatekoek egoera aprobetxatuz, lehenengo laurdenean alde polita ateratzea lortu zuten (29-13).
Bigarren laurdenaren hasieran, ildo beretik joan zen partida; ordiziarrek defentsa kaxkarra eginez eta sekulako puntu jarioa jaso zuten kontra. Denborak aurrera egin ahala, esnatzen joan ziren. Markagailuko aldea murriztea ere lortu zuten eta atsedenaldira 50 eta 39 iritsi ziren.
Baina hirugarren zatian, hasierako kontzentrazio falta bueltatu zen eta Mondragon Unibertsitateko mutilek, berriro ere partida kontrolatu eta 70-53 iritsi ziren azkeneko atsedenaldira.
Gauzak ez zuen itxura onik, baina Baso Banaketak taldeko mutilak, bukaerara arte borrokatzen duten horietakoak dira. Ordiziarrek defentsako lan ona berreskuratu zuten eta nahiz eta laurdenaren hasieran 25 punturainoko aldea lortu arrasatearrek, urdinek 5 puntura murriztea lortu zuten. Azkenean, Mondragon Unibertsitateak 85, Ordizia Basoa Banaketak 79.