Jon Ander Albisuk atzo Tolosan galdu ondoren ez du aukerarik binakakoan aurrera egiteko
Tolosako Beotibar pilotalekuan azken aukera agortu zuen Jon Ander Albisuk finalerdietarako txartela lortzeko. Lasorekin batera, 22-9 galdu zuen ataundarrak Elezkano eta Rezustaren aurka. Bi jardunaldiren faltan ez dute aukerarik Albisuk finalerdietara sailkatzeko eta erabakita dago jada zein bikotek egingo duten aurrera.
Goierritarrik ez da izango finalaurrekoetako ligaxkan, Iker Irribarriak ere ez duelako sailkatzeko aukerarik. Jaunarenarekin jokaturiko azken partida galduta, iazko txapelduna ere lehiatik kanpo gelditu da. Honakoak dira aurten binakakoan txapela lortzeko aukera duten bikoteak: Elezkano-Rezusta, Altuna-Martija, Olaizola-Imaz eta Ezkurdia-Zabaleta.