Genero indarkeria kasua salatzeko elkarretaratzea bihar Beasainen
Beasaingo emakume batek genero indarkeriaz jasandako erasoarengatik jarri duen salaketa dela eta, Beasaingo Udalak protesta elkarretaratzea deitu du biharko. Elkarretaratzea 19:00etan egingo da Zubimusu plazan, eta udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera, gertaera salatzeko.
Beasaingo Udalak, bestalde, generozko edozein motako erasoekin bezala, “gaitzespena adierazten du irmoki” azken kasu honen aurrean.