Ordizia Rugby Elkarteko bost jokalari deitu ditu Espainiako selekzioak
Ordizia Rugby Elkarteko bost jokalari estatuko selekzioekin jokatzeko deituak izan dira.
Lide Erbina emakumezkoen selekzio absolutuarekin dago konbokatuta. Hilaren 19tik 26ra Madrilen egongo da konbokatuta eta, taldean sartuko balitz, Europako txapelketa jokatuko du Belgikan, 27tik martxoaren 4ra.
Fernando Lopez eta Julen Goia. Igandean eguerdian Espainiak Errumaniaren kontra jokatuko du Europako txapelketari dagokion bigarren partidua eta Ordiziako biak izango dira taldean.
Azkenik, Lander Mujika eta Asier Hernandez 20 urtez azpikoen selekzioak deituta, Ourensen egingo den kontzentrazioan egongo dira hilaren 25era arte.