Goñi txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute gaur
Gaur, 18:30ean, Goñiren oroimenezko pilota txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Sarrera doan izango da. Afizionatu mailako partidan, Salaberriak eta Mariezkurrenak Santxo eta Arangurenekin neurtuko dituzte indarrak. Promesa
Gaur, 18:30ean, Goñiren oroimenezko pilota txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Sarrera doan izango da. Afizionatu mailako partidan, Salaberriak eta Mariezkurrenak Santxo eta Arangurenekin neurtuko dituzte indarrak. Promesa mailakoa, berriz, Alberdi eta Osak jokatuko dute.
Astero bezala, lehen partida Beloki pilota eskolako haurrek jokatuko dute: Larraiotz eta Zaldua, Murciego eta Aramendiren aurka arituko dira. Ondoren, lau t’erdiko partida jokatuko dute. Alberdi eta Osa ondo moldatzen dira buruz burukoan. Udan Joxan Tolosa txapelketa irabazi zuten; Alberdik kadete mailan eta Osak gazte mailan. Alberdik 15 urte ditu oraindik, baina zaharragoen aurka jokatzen ohitua dago. Pilota bizi ateratzen zaio eskuetatik eta oso plazagizona da. Asegarce bere atzetik dabil. Osari dagokionez, bi eskuekin oso ondo mugitzen du pilota. Dena den, ezkerrarekin min gehiago egiten du.
Binakako partida Binakako partidari dagokionez, Salaberria Zumarragarekin duen maitasun istorioa luzatzen saiatuko da. Izan ere, goizuetarrak bi aldiz irabazi du dagoeneko Goñi txapelketa: 2016an promesa mailakoa eta iaz binakakoa. Etorkizun oparoa duen atzelari batekin arituko da:?Mariezkurrenak indarra du eta Asegarce atzetik du. Adituek aurki profesional mailan debuta egingo duela uste dute. Santxo eta Aranguren izango dituzte parean. Santxok ez du bi enpresa nagusien arreta bereganatzea lortu, baina afizionatu mailan garaipen gehien dutenen artean dago. Opari gutxi egiten ditu. Arangurenek, berriz, promesa mailako txapela jantzi zuen iaz.