Ibaiondo adin txikikoen zentroko zaindariek lan baldintza hobeak eskatu dituzte
Ibaiondo adin txikikoen zentroko zaindariek lan baldintzak hobetzea eskatu dute. Soldatak «eskasak» direla esan dute eta igoera eskatu dute, arrisku-plusaren bitartez. Langile gehiago kontratatzea ere eskatu dute. Lan asko dutela
Ibaiondo adin txikikoen zentroko zaindariek lan baldintzak hobetzea eskatu dute. Soldatak «eskasak» direla esan dute eta igoera eskatu dute, arrisku-plusaren bitartez. Langile gehiago kontratatzea ere eskatu dute.
Lan asko dutela aipatu dute: zentroko ate guztiak ireki eta itxi, adin txikikoak ekintza batetik bestera eraman, miatu eta erregistratu, moduluak eta ekintzak zaindu eta bisitak eta kamerak kontrolatu.
Beraien lana arriskutsua dela gehitu dute. «Egunero indarkeria erabiltzeagatik, sexu erasoengatik edo hilketengatik hona bidali dituzten adin txikikoekin lan egin beharra dugu. Hezitzaileak jotzen edo ihes egiten saiatzen direnean, gu gara hori eragotzi behar dugunak». Batzuetan «irainak eta erasoak» jasaten dituzte eta zaindari batzuek laneko baja hartu behar izan dute arazo psikologikoak medio.
Hori guztia dela eta, beraien lan baldintzen hobekuntza eskatu dute. 970 euroko soldatari arrisku-plusa gehitzea nahi dute. «Gazte biolentoekin lan egiten dugu. Horietako batzuk, gainera, drogak kontsumitzen dituzte». Langile gehiago kontratatzea ere eskatu dute. Egun, txanda bakoitzean zazpi lagun daude.