Iparraldeko Pauline eta Juliette bikotearen kantaldia bihar Seguran
Iparra-Hegoa kultur astea girotzeko ekitaldien barruan, bihar, 19:00etan, bigarren kantaldia izango da Botikaxaharren.
Segurako Iparra-Hegoa kultur astea girotzeko ekitaldien barruan, bihar, 19:00etan, bigarren kantaldia izango da Botikaxaharren. Iparraldeko Kanboko Pauline eta Itsasoko Juliette kantariak izango dira protagonistak. Lehenengo diskoa, Hegaldaka, kaleratu berria du bikoteak. Euskal kantuen bertsioak kantatzeaz gain, beraien sorkuntza propiokoak ere kantatzen dituzte.
Hurrengo kontzertua Urruñako Xaian izango da martxoaren 2an: Foisis Jauna. Martxoaren 7an, Seguran, Donibaneko Olatu Ostatuko Raimuntxo Berria eta Kukoko Iker Markinez sukaldarien hitzaldia eta adibide praktikoa izango dira Elorri elkartean. Martxoaren 9an, azkenik, Maddi Zubeldia eta Bernadete Irazokiren Oroitzen naizeno antzekiaz gozatzeko aukera izango da Botikaxaharren.