Julen auzipetu beasaindarraren aldeko jaialdia Beasaingo Gaztetxean
Beasaingo Julen gazteari elkartasuna adierazteko elkartasun jaialdia egingo dute larunbatean Beasaingo Gaztetxean, Julen Aske plataformak antolatuta. Audientzia Nazionalak 7 urteko espetxeratzea, 13 urteko inhabilitazioa, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 45.000 euroko isuna ezarri nahi dizkio beasaindarrari, terrorismoa egotzita, 3 gazte Oreretarrekin batera.
Hasteko, 18:00etan, Oreretako 4ak plataformaren eskutik, hitzaldia izango da. Ondoren, 20:30ean, Northern Pride, The Sinners (Julenen taldea) eta Hell Beer Boys taldeen kontzertua izango da. Sarrerak 5 euro balio du, eta bertan aterako dirua auzipetuarentzako izango da, gastu judizialei aurre egiteko. The Sinners taldeak jakinarazi duenez, «Ez da kontzertu bat gehiago, gure 6 urteetako bide honetan egokitu zaigun kontzerturik garrantzitsuena eta esanguratsuena baizik». JLN ASKE kamiseta salgai jarriko dute kontzertu egunean eta afaltzeko ogitartekoak egongo dira.
Sarrerak salgai
- Beasainen, Hiruki, Xuber eta Arrano tabernetan
- Ordizian, Herrikoa tabernan
- Urretxun, Apatxe tabernan