Emakumeek planto egiteko deia zabaltzen ari den honetan, Lazkaon grebaz gain mobilizatzeko ideia dute. Horretarako, lanuzte orduetarako ekintzak pentsatu zituzten atzoko batzar irekian.
Bi lanuzte tarteetarako bina elkarretaratze egitea pentsatu zuten. Goizean 11:00ean plazan elkartzeko asmoa azaldu zuten, ondoren mosaiko bat irudikatzeko. Arratsaldean berriz, besoko moreak jarrita elkartuko dira 19:00ean eta ondoren trikitixaren laguntzaz ibiliko dira kaleetan zehar.
Hurrengo bilera
Aipatutak ekintzak antolatzen joateko datorren astelehenerako hitzordua jarri zuten, ostailaren 26an, 19:00ean. Horrez gain, herriko merkataritza desberdinetara informazioa eta babesa banatzeko ideia dago egun horretarako. Gainontzeko lazkaotar emakumeei ere dei egin diete parte hartzeko, martxoaren 8an bertan eta aurretiko lanetan.